De leyendas y de viajes

Laburpena

Samarkand, Ngorongoro, Serengeti, Petra, Orotava, Ulan Bator, Patagonia, Yucatán eta Uagadugu leku-izenek, ezbairik gabe, hainbat legenda eta bidaia ekartzen dizkigute gogora. Antzina, abenturazale adoretsu eta famatuak iritsi ziren toki horietara; gaur egun, berriz, edonoren eskura daude. Lehen hamahiru kapituluetan, "Of tales and travels", txunditzeko gure gaitasuna bizirik iraunarazten lagunduko duten tokiak ezagutuko ditugu. Dokumentalean, imajinatu ere egin ez genituen gauzak ikusiko ditugu: hizkuntza bitxiz egiten duten lagunak, inoiz ezagutu ez dugun ingurunea, harrituta utziko gaituen gastronomia, bizi-modu erabat ezberdinak eta abar.

Dena dela, esan bezala, edonork egin ditzakeen bidaiak dira. Horretan datza hain zuzen ere dokumental sorta honen erakargarritasunetako bat. Izan ere, ez dira supergizonen balentriak ikusiko; horren ordez, ikusleak berak in situ  ezagutu zitzakeen lagunak, paisaiak, animaliak eta monumentuak erakutsiko dira. "Of tales and travels" dokumentalean, den-dena bidaiariaren ikuspegitik erakusten da, eta ez adituaren ikuspegitik. Horrexegatik, argiak, koloreak, musikak, janariak, monumentuek, usainek, pertsonek eta abarrek harritu egingo gaituzte. Gainera, horretarako, jarrera irekia eta jakin-min handia erakutsi dugu toki horietan guztietan, inguratzen gintuen guzti-guztia harrapatzeko. Bestalde, kontinente, kultura eta klima oso desberdinak ezagutu ditugu, dokumental sorta anitza sortu nahi genuelako. Izan ere, nahi dugu ikuslea gure planetan den era askotako aniztasunaz ohar dadila.
Fitxa teknikoa
  • Produkzio eragilea: Miguel Angel Rivas, Sabin Uriarte
  • Errealizadoreak: Iñaki Arteta, Gorka Krug, Alberto Díaz, Yolanda Torres
  • Argazkilaritzako zuzendaria: Asier Nabea
  • Gidoigileak: Javier Bustamante, Jorge Sobrado, Alberto Castro
  • Jatorrizko musika: Ramón García
  • Produkzioa: Eguzkiñe Garai, Kepa Amorrortu
  • Kamera-operadoreak: Garikoitz Albizu, Asier Nabea, Javier González
  • MEDIA 100 editorea: Roberto Benito, Juan Antonio Saenz, Alberto Díaz
  • Nahasketa-ingeniariak: Javier Manzano, Juan Carlos Cantera
  • Esatariak: gaztelaniazko bertsioa, Txema Moscoso / ingeleseko bertsioa, Ian Macnair
  • Iraupena: 52 minutuko 13 kapitulu
© Copyright 2008, K 2000, s.a.u. Eskubide guztiak erreserbatuta.
K 2000, s.a.u.., Errekalde z/g, te:. 94 457 00 00 | fax. 94 457 04 00 | e-posta