Terrorismoaren biktima izan diren lau emakumek testigantza sakonak helarazi eta ETAren su-eten testuinguru honetan dituzten bizipen pertsonalak kontatzen dizkigute.
Hainbat herritar eta lagun kalteturen testigantzak, su-etenaren iragarpenaren ondorengo 24 orduetan. Zelan erantzun diote euskaldunek ETAk iragarritako su-etenari? Ilusioz? Itxaropentsu? Eszeptiko?
ETB 1en emititu da.
Hilbeltza (2006)
Iraupena: 48´
Dokumental honek 1981eko otsaileko gertaerak gogora ekarri ostean, euren zergatiak eta ondorioak aztertzen ditu.
Dokumentalean, hainbat pertsonaia ospetsuri eta ezezaguni galdetzen zaie zer nolako neurri politiko eta sozialak abiaraziko lituzketen lehendakariak izango balira.
Madrilen bizi diren euskaldunek atentatuaren ondorengo 72 orduak nola bizi zituzten azaltzen dute. Izan ere, atentatuaren egilea ETA izan zitekeelako sumoa zela-eta, bi une ezberdindu behar dira euskaldun hauen bizitzetan: atentatuaren aurretik eta ondoren.